Mus Txapelketarekin eman zioten hasiera, atzo gauean, Askizuko San Martin festei. Lehiaren amaieran, Jabier Aranburu eta Tomas Aranguren izan ziren garaileak eta Gorka Lazkano eta Jon Galarraga azpitxapeldunak, bigarren urtez.

Egunotan barru giro badago ere, astelehenera arte jaiak ospatzen jarraituko dute auzoan. Hona datozen ordu eta egunetarako egitaraua:

Azaroak 9, larunbata:

  • 16:30ean, ume jolasak eta ondoren txokolatada.
  • 21:00etan, auzo afaria, Izer eta Alabier trikitilariekin.

Azaroak 10, igandea:

  • 11:00etan, meza.
  • Ondoren, herri kirol jaialdia: harrijasotzen Zelai II eta Karmele Gisasola Zelai I; Iparraldeko jokoetan, Tubi.
  • Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak.
  • Jone Uria eta Irati Aranguren trikitilariak izango dira.

Azaroak 11, astelehena, San Martin Eguna:

  • 11:00etan, meza nagusia.
  • Ondoren, txakolin dastaketa.
  • Gauean, erromeria Laja eta Narbaiza trikitilariekin.

 

Argazkiak: utzitakoak.