Azken egunetako euriteak eta giro zakarra tarteko, luizi bat izan da gaur goizean N634 errepideko 20. kilometroan. Hori dela eta, itxi egin dute errepidea Getaria eta Zarautz artean. Udalak jakinarazi duenez, autobus lanzadera jarri dute Meaga auzora.

Errepidea irekita dago Zumaiarako norabidean baina arretaz gidatzeko aholkatu dute.