Bigarren astez jarraian, Getaiarrak taldean, Txantxi Dotorek eskuratu du urrezko domina. Astetik astera emaitza hobeak ari da eskuratzen, eta lehia hasi zenetik lau aste igaro diren honetan, hirutan bera izendatu da garaile.

Lehenengo astean, 508,18 punturekin, hirugarrenean 526,47rekin, eta azken aste honetan, berriz, 549,01 punturekin irabazi du lehia. Salanorteko otarra eskuratzeko, beraz, datozen asteetan 549,01 puntu baino gehiago lortu beharko dira.

Lotutako albisteak