Datorren ostiralean, azaroaren 22an, Santa Zezilia, musikarien eguna, dela eta, urtero bezala, Getariako Musika Bandak kontzertua eskainiko du. Emanaldia, Eneritz Jauregik zuzenduta, bihar, azaroaren 17an, 12:30ean, izango da Salbatore Deunaren parrokian. Kontzerturako ondorengo egitaraua prestatu dute:

 

  • Carriquiri (Carlos Lizarazu Aramayo)
  • The new world symphony (Dvorak)
  • Mesopotamia (José Vélez García)
  • El viejo gruñon (Julius Fucik); obra honetan, Koldo Manterola arituko da bakarlari gisa
  • Desafinado (Naohiro Iwai)
  • The free world fantasy (Jacob de Haan)