Bihar, Getariako gaztetxeak antolatuta, 21:00etan emango zaie hasiera kontzertuei. Alde batetik, Manuela Iwansson musikari suediarrak bere bakarkako proiektu berria aurkeztuko du. Azken urteetan Robert Hurularen Hurula taldeko baxu-jotzaile bezela aritu ostean, bakarkako bideari ekin dio. Honako hau Iwanssonentzat Getariara etortzen den hirugarren aldia izango da. Azken bietan, ordea, Terrible Feelings taldeko abeslari gisa etorri zen. Orville Peck Estatu Batuetako country musikariaren artista gonbitadu gisa dabil europan zehar, Getarian, ordea, bakarka aritzeko egingo du geldialdia. Ondoren, Madrilera eta Bartzelonara joango da.

Bestalde, Arrotzak, etxeko taldea, izango da oholtza gainean. Apirilean zehar Europan bira egin ostean, berriro ere bueltan dira. Gaztetxeko hautsak harrotuko dituzte euren ereserki itzaltsuekin, punk ilunarekin eta post punkarekin.

Argazkia: Manuela Iwansson