Labayru euskal kulturaren ondarea ikertzeko, bultzatzeko eta gizarteratzeko asmoz sortutako Fundazioa da, eta euskararen egunaren harira, Botaba bideo lehiaketa jarri du martxan. Prozedura ondorengoa da: esamolde bat aukeratuta, esamolde hori erabiliz bideo bat grabatu eta bideoa, #botaba traolarekin eta azaroaren 25a baino lehen, Instagram sare sozialera igo. Eskatzen dena da “umorezko antzezpen baten bidez, esamoldea kontestuan jartzea”. Parte hartzaileek gutxienez 16 urte izan behar dituzte.

Sariak

Lehiaketara aurkezten diren bideo guztien artean epaimahaiak onena sarituko du, eta irabazleak lau lagunentzako Interraileko txartelak eskuratuko ditu. Bestalde, esamolde originalenak Leaktibairen eskutik, lau lagunentzako abentura-esperientzia bat lortuko du. Gainera, lehiaketako lehenengo hamar parte-hartzaileen artean Bilbao BBK Live jaialdirako lau sarrera zozkatuko dira.