Datorren ostiralean, azaroaren 22an, Xixili Eguna izango da. Ospakizun horrekin lotuta Getarian ekitaldi ugari egiten dira, eta lehenengoa atzoko Musika Bandaren kontzertua izan zen. Gaur, berriz, Juan Sebastian Elkano Musika Eskolak antolatuta, 17:30ean hasita, batukada herriko kaleak alaitzen arituko da. Jarraian, 18:00etan, txokolatada bat eginez emango diote amaiera kalejirari.

Bestalde, ostiralean bertan, 19:30ean, Getariako Musika Bandak kalejira egingo du. Horrez gain, musikarien eguna ospatzeko igande honetan eta datorrenean, hurrenez hurren, Getariako Salbatore Abesbatzak eta Gazte Alaiak Txistulari Taldeak kontzertu bana eskainiko dute.