Herrian ezarriko den aparkaleku sistema erabakitzeko bigarren saio irekia egingo dute bihar, azaroak 21, 18:30ean, Berdura plazan. Pasa den astean egin zuten lehen bilera eta hainbat proposamen plazaratu zituzten bertaratu ziren 40 getariar inguruk. Horien akta ikusgai jarri du Getariako Udalak Interneten.

Biharko saioaren hasieran aurrekoaren laburpena egingo dute eta aurkeztutako proposamenei erantzuna ematen saiatuko direla jakinarazi dute udal ordezkariek. Ondoren, bertaratzen direnen artean, alde zaharrean zein berrian ezarri nahi den aparkaleku sistemaren lehen aurre-proposamen irekia landuko dute.

Honen guztiaren asmoa da herritarren artean erabakitzea aparkalekuen antolamenduaren diseinua. Hargatik, herritarrei parte hartzeko deia egin die Udalak.

 

Lotutako albisteak: