Asteazkenean, azaroak 20, aurkeztu zuten Euskaraldia zenbait erakundeetako ordezkariek Donostiako San Telmo Museoan. 15 egunetara luzatuko da ariketa soziala; 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan lelopean.

Aurreko edizioan, ahobizi eta belarriprest rolak hartuta, herritarren hizkuntza ohituretan eragin nahi izan zen. Hurrengo urtekoa, horiengan ez ezik, taldeen hizkuntza ohituretan zentratuko da; horretarako sortu dute arigunea kontzeptua. “Euskaraz aritzeko babesgune modura osatutako ariguneak izango dira ariketa sozialean taldean jarduteko aukera emango duten espazioak”, diote antolatzaileek. Horrela, lantokietan, enpresetan, administrazio publikoan, herrietako asanbladetan, kultur zein kirol taldeetan… euskaraz aritzeko ohitura bultzatu nahi dute.

 

Herri batzordeak

Beste erakundeetatik egindako indar eta bultzadaz harago, Euskaraldia herri batzordeen lanean oinarritzen da. Aurreko edizioan bezala, oraingoan ere garrantzia handia izango dute eta hauen izen-ematea zabalik dago abendura arte.

Getarian aste honetan bildu da norbanako eta hainbat elkartetako ordezkarien talde txiki bat, Sara Saizar Euskaraldiaren herriko dinamizatzailearekin batera. Batzordea indartzeko beharraz jabetuta, abenduan beste bilkura bat egitea adostu dute. Bertan parte hartzera dei egin zaie elkarte, talde, norbanako zein aurreko edizioko Euskaraldiko parte-hartzaileei.

 

Lotutako albisteak: