Bertso afaria izango da aurten ere gaztetxean Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan. Oraingoan, azaroaren 30ean egingo dute.

Erabateko getariar kutsua izango du aurtengoak, izan ere, bost bertsolarietatik lau herrikoak izango dira. Ximon Aranguren, Jon Ander de la Hoz, Libe Goenaga, Aitor Salegi eta Danel Olano ariko dira kantuan, eta Ane Ezenarro, berriz, gai-jartzaile.

Txartelak 10 euroren truke daude salgai Taxco tabernan.