Egunean Behineko getariarren arteko lehiaketaren seigarren asteari ere eman diogu amaiera, eta Txantxi Dotorek lidertzari eusten jarraitzen dio. Orain dela bi aste eskuratu zuen Txantxi Dotorek denboraldiko puntuaziorik altuena, 549.01, eta oraingoz, inork ez du emaitza hori gainditzerik lortu.

Aste honetan ere, 513.21ekin, berak eskuratu du lehenengo postua. Azken bi asteetan, liderraren puntuazioek beheranzko joera izan dute, beraz, agian, oraintxe da sailkapenari buelta emateko mementoa. Txapelketak aurrera jarraitzen du eta oraindik sorpresa ugari egon daitezke.