Datorren larunbatean, Haritz Alberdi alkateak gaztetxoei emango die aginte makila. Arratsalde batez eurak izango dira Getariako agintariak eta protagonista nagusiak. Izan ere, urtero bezala, Haurren Eguna dela eta, Alkate Txiki Eguna ospatuko da.

Sei haur alkate eta zinegotziak bihurtuko dira. Udaleko kide izatearen ardura hartuko dutenak Gorka Ezenarro, Ekiñe Kerexeta, Aimar Zulaika, Oier Larrañaga, Nerea Iribar eta Argiñe San Martin izango dira. Arratsaldean zehar, Tonpe Getariako Guraso Elkarteak eta lagunek, haurrei zuzendutako egitarau zabala prestatu du:

  • 16:30ean, tailerrak, Berdura plazan
  • 18:30ean, haurren aginte hartzea eta udalbatza
  • 19:15ean, buruhandiak txistulariekin
  • 20:30ean, afaria, Berdura plazan
  • 21:30etik 23:30era, disko festa