SPLk antolatuta, Asisko Urmenetak AztiHitza: Xahoren biografikoa liburua aurkeztuko du igandean, abenduak 1, 12:30ean hasita, San Prudentzio auzoko ermitan. Ez da hitzaldi soila izango, izan ere, Aztihitz ikuskizuna deitu dutenaren baitan, irakurketa dramatizatua eta Zuberoako kantak zein musika eskainiko dira.

Liburuko marrazkiei buruzko azalpenak Urmenetak berak emango ditu; irakurketa dramatizatua Antxo, Axeri eta Oihanartek egingo dute; eta, azkenik, Iparraldeko doinuak Ihitz Iriartek jarriko ditu. Amaieran, ohi moduan, xeixia egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Literaturako Euskadi Saria

Eusko Jaurlaritzak urtero banatzen dituen Literaturako Euskadi Saria jaso du aurten Urmenetak San Prudentzion aurkeztuko duen lanarekin. Ilustrazio atalean saritu dute, “komikiaren lengoaiaren mugekin jolasten duen proposamen arriskutsua izateagatik”.

 

Argazkia: Euskalerria Irratia.