Xixili Donaren inguruan antolatzen dute urtero Azaroa Musikaz Blai egitasmoa; bihar, abenduak 1, emango diote amaiera Gazte Alaiak Txistulari Taldearen bi emanaldirekin. Goizean, 09:00etan, goiz soinua izango da kaleetan zehar, eta eguerdian, 12:30ean, kontzertua Salbatore Deunaren parrokian.

Dagoeneko zehaztu dute kontzerturako aurreikusitako egitaraua: Altsasu, Erregineta saratsa, Uribe merinaldearen baltsa, Lizarra, Ardoaren dantza, Eztei taldea, Boleroa, Emma, Segura, Fatxiki eta Xamot.