Asisko Urmenetak argitaratutako AztiHitza: Xahoren biografikoa liburua aurkeztu zuten atzo jendez betetako San Prudentzioko ermitan. Literaturako Euskadi Saria jaso berri duen lanaren nondik norakoak azaldu zituen ilustratzaileak. Besteak beste, esan zuen Agosti Xaho kazetari, idazle, politikari eta hizkuntzalariaren ibilbidea jasotzearekin batera, obran ikusarazi nahi izan duela Zuberoan badela gazterik. Horren adibide, Xahoren oroimena mantentzeko Basabürüakoak garatzen ari diren proiektua; liburuan jaso du hori.

Asiskoren azalpenak Antxo, Axeri eta Oihanarten irakurketa dramatizatuekin zein Ihitz Iriartek interpretatutako abestiekin osatu ziren.