Iturzaeta Herri Eskolako txistulari taldeak lagunduta jaitsi dira ikastetxeko kide guztiak plazara, Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrekin ospatzera. Heldu direnerako, jendea zain zuten udaletxe aurrean. Gure hizkuntzaren alde lanean jarraitzeko asmoa agertu dute ikasleek; ondoren, azken egunetan prestatutako hainbat abesti eta dantza eskaini dituzte. Bertaratu direnak ere kantari jarri dituzte.