Bihar, abenduaren 4an, Gipuzkoako Batzar Nagusien Osoko Bilkuran, Gipuzkoako hondartzetako sorospen-zerbitzuaren kudeaketa Aldundiak egitea eskatuko du EH Bildu alderdiak. Gipuzkoako hainbat udalerritan, tartean Getarian, gai honen inguruko hainbat mozio onartu dira eta denetan konpondibe bera ikusten dute; hau da, Gipuzkoako sorospen-zerbitzuaren kudeaketa Aldundiak bere gain hartzea edota diru-laguntzen bitartez, zerbitzuaren %100 finantzatzea.

Debako, Mutrikuko, Orioko, Zumaiako eta Getariako alkateek adierazi dutenez “zerbitzuaren kostua, biztanleko, handia da”, eta “aurrenkontuak eta diru-iturriak, berriz, oso mugatuak”. Getariaren kasuan, datorren urtean, zerbitzu horiek 134.000 €-ko gastua eragingo dute; hau da, aurrekontuaren %3,63a. Sortzen dituen kostuak Gipuzkoako kostako herrietako altuena da; izan ere, kontutan izan behar dira Getarian dagoen biztanleria, eta baita, hondartza kopurua ere.

Eskatuko dutena da hondartzen garbitasunarekin egiten den modura, sorospen-zerbitzuak ere Gipuzkoako Aldundiak kudeatzea: “urteak daramatzagu irtenbide eske, eta uste dugu egoera honek ezin duela gehiago luzatu”. Gipuzkoako Aldundiak Bizkaikoak egiten duen gauza bera egitea nahi dute; izan ere, Bizkaiko Aldundiak zerbitzu horiek ordaintzen urteak daramatza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuak oraindik onartu gabe daudenez, Aldundiak zerbitzu honen kudeaketarako diru-partida egokiak jartzeko mementoa oraintxe da.

 

Loturtako albistea: