Hilabete honetako aldizkarirako Uxue Alberdiri egin diogu elkarrizketa. ARTZAPEK solasaldi luzea bezain interesgarria izan du Alberdirekin, baina idatzizko bertsioan ezin izan dugu berak esandako guztia adierazi. Hori dela eta, osagarri modura bideo bat prestatu dugu.

Bideoan aldizkarian agertutako gai batzuk sakonago jorratzen ditu, beste batzuk, berriz, aldizkarian agertu ez diren gaiak dira. Bere azken lanetik, Kontrako Eztarritik, hasita beste gai batzuen inguruan hausnartzera bideratzen gaitu euskal idazle eta bertsolariak.