Uxue Alberdik, beste zazpi idazlerekin batera, Lo potolo. Lotara joateko ipuinak liburuaren idazketan parte hartu du. Alberdania argitaletxeak kaleratu berri duen bilduma hau umeei zuzenduta dago eta ia 30 pieza biltzen ditu. Alberdiz gain, liburuan parte hartu dute Anjel Letxundik, Mitxel Muruak, Harkaitz Canok, Leire Bilbaok, Juan Kruz Igerabidek, Miren Agur Meabek eta Patxi Zubizarretak.

Bilduman agertzen diren marrazkiak, berriz, Eider Eibar ilustratzaileak eginak dira. Ipuinekin batera, poemak, jolasak, egitura erritmikoak, hitz-jolasen eta aho-korapiloen tankerako testuak ditu liburuak.

Argazkia: Kultur Sharea