“Lagunartean ongi pasa eta herri kultura ezagutzeko asmoarekin”, 35 eta 70 urte artekoentzako oinarrizko dantza ikastaroa eskaini nahi du Gure Txeru dantza taldeak. Irakasleak adierazi duenez, ez da emanaldirik egin beharko jendaurrean eta “ikasleen nahien eta beharren arabera” antolatuko dira ikasiko dituzten dantzak.
Interesa dutenek bihartik aurrera, abenduaren 9tik 11ra, eman ahal izango dute izena Juan Sebastian Elkano Musika Eskolaren bulegoan. Horiek ere matrikulazio kanpainan daudenez, 15:30etik 18:30era egongo dira bulegoan.
Gainera, ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi dutenentzat zein aurrerapausoa emateko azken bultzadatxoa behar dutenentzat, bilera antolatu dute abenduaren 11n. Gure Txeruren lokalean izango da 19:15etik aurrera.