Azken asteetan lehiak norabide aldaketa ugari izan ditu; izan ere, lehenengo postuan orain arte agertu ez diren izenak agertzen hasi dira. Orain dela hiru aste irabazle garbi bat bazela uste bazen ere, lehia estutzen ari da eta Txantxi Dotore indarrak galtzen ari dela dirudi.

Pasa den astean Artzapek eskuratu du garaipena. Denboraldi osoan zehar emaitza onak lortu ditu eta sailkapenaren goiko zatian egon izan da. Hala ere aste honetakoa izan da Getariarrak taldeko irabazle izendatu den aldi bakarra. Lortutako puntuazioarekin, 529.91 punturekin, ez du, ordea, Txantxi Dotorek ezarritako errekorra (549.01 puntu) gainditzea lortu.

Lehia amaitzeko hiru aste

2019. urtea amaitzearekin batera bukatuko da Getaiarrak taldeko kideentzat Salanorteko saskia eskuratzeko aukera. Abenduaren 29ko 23:59ean jakingo dugu zein izan den taldeko irabazlea. Beraz, orain arteko puntuazio altuena eskuratzeko eta saria zuen etxera eramateko, oraindik, hiru aste dituzue. Azken asteetako gora beherak ikusita ez eman amore, oraindik badago eta sailkapenari itzulia emateko aukera.

 

 

Lotutako albisteak: