Gabonak bertan ditugu eta horrekin batera, urtero legez, Katxopa Gaztelekuak Bilboko Lasergunera joateko irteera antolatu du. Hamaika urtetik gorako haur eta gazteentzat dago zuzenduta, eta egunpasa abenduaren 30ean egingo dute.

Izen-ematea gaztelekuan bertan egin behar da abenduaren 22a baino lehen.