Azken bi asteetan, Egunean Behin jokoan, Artzape erabiltzailea indartsu dabil. Tronuari gustua hartu dio eta horri eusteko gogor ari da lanean. Hala ere, aste honetan eskuratutako emaitza ez da berak orain arte lortutako onena izan. 512.14 puntu lortu ditu, pasa den astean baino ia 18 gutxiago.

Txantxi Dotorek azaroan ezarritako errekorra (549.01) gainditu ahal izateko, aste honetako Artzaperen puntuazioa ere ez da nahikoa izan. Liderrak ezarritako mailara iristea asko ari zaie kostatzen lehiakideei, baina oraindik, egoerari buelta emateko aukera badute eta Salanorteko otarraren irabazleak bihurtu daitezke.

 

Lotutako albisteak: