Asteartean onartu ziren behin betiko Ordenantza Fiskalak; bertan EAJ-k hainbat emendakin aurkeztu zituen.

Borondatea izanik Ordenantza Fiskaletan adostasunak lortu zitezkeen
  • Iraileko Batzordean EAJren proposamenak ezagutu nahi genituela adierazi arren, azken momentu arte ez dute ezer aurkeztu; eta bera, alegazio modura.
  • Egindako zuzenketa proposamenek Foru Araua urratu edota Ordenantza Fiskalek eskatzen duten zehaztasun falta izan dute.

EH Bilduk iraileko batzordean adierazi zien EAJko ordezkariei Ordenantza Fiskalen inguruan proposamen adostua egiteko borondatea genuela: bakoitzak bere ideiak mahaigaineratu, adostasunak bilatu eta urrian elkarrekin proposamen bat egitea zen EH Bilduren nahia. Ez zuten bide hori jarraitu nahi izan, eta gure lan egiteko modu eraikitzailea baztertuz betiko lan-formen aldeko apustua lehenetsi zuten. Eskua zabalik dugula adierazi genien EAJko ordezkariei azkeneko ez-ohiko Udal Batzarrean. Prest geundela “eseri, perspektiba desberdinetatik jaso eta proposamen batzuk egin eta adostea”, hori dela gure estiloa.

Orain, EAJ-k egindako zuzenketa proposamenen aurrean, EH Bilduk zera adierazi zuen Plenoan:

1. Ondasun Higiezinen gaineko zerga (EAJ)

Lehenik, adierazi puntu honetan egin zituzten 3 proposamenen aurrean idazkariaren iritzia “ba… ez dut ikusten onartu daitezkeenik” izan zela, zerga honek (Uztailaren 5eko 12/1989 FORU ARAUA) gaitasun ekonomikoa duelako ardatz eta ondasuna jarduera bati lotuta edukitzeak ez duelako zerikusirik gaitasun ekonomikoarekin. Gainera kontraesanean zeudela ere aipatu zuen eta gehitu “alokairuaren kasuan jabeari hobarituko zitzaion ez Maizterrari…”.

Getariako EH Bilduren ezezko bozken arrazoiak hauek izan ziren:

  • Alokairuan jartzen diren etxebizitzen jabeei hobariak ematearen aurrean Aldundia eta Eusko Jaurlaritza bezalako erakunde publikoen irizpide antzekoa jorratzearen aldekoak gara. Hau da, etxebizitza hutsei gain-karga edo kanona jartzearena: “alokatzeko eskaintzen ez diren etxebizitza horietarako, urteko kanon bat ezartzea aurreikusten da egoera horri buelta emateko.” (Etxebizitzari buruzko EAEko legea). Udalak, EH Bilduren proposamena onatuta, etxe hutsei %50ko gain-karga jarriko die eta legeak aurrera egiten badu Jaurlaritzak metro karratu bakoitzeko 10 euro ordainduko luke.
  • Pisu turistikoei dagokionean, eta etxebizitza hutsak direnez, honakoa azaldu genien plenora bertaratu zirenei: %50ko gain-karga asumitu beharko dute. Baina etorkizunari begira jada abokatu eta beste herrietako alkate eta zinegotzi batzuekin lehen harremanak izan ditugu. EH Bilduren udal-gobernuaren lehentasunezko helburua da errealitate hau behin-betirako ordenatzea.
  • “Komertzio txikien aldeko apustuari ezin zaio hobariekin erantzun” esan genuen. Izan ere, Getarian merkataritza jarduera duten lokalen gehienen jabetza pribatukoa da eta hobariekin beraiek jabeak irabaziko lukete eta ez komertzioek. Merkatariei diru-laguntzen bitartez laguntzea dagoela azaldu zuen EH Bilduk eta hortaz hitz egiteko prestutasuna agertu genuen.

 

2. Espazio Publikoen Tasak erabilera eta aktibitatearen arabera banatzea, hau berrikusteko geratu zen aurreko urtean (EAJ)

  • EAJren zuzenketak ez zuela ezer zehatzik proposatzen azaldu genuen, eta beraz, Ordenantza Fiskalei egin beharreko aldaketak zeintzuk ziren ezin zela jakin. Landu gabeko proposamena izanik bere horretan uztea, beste aukerarik ez genuela izan, azaldu genuen plenoan.

 

3. Portuko eremuan ezartzen den TAOko tarifak berrikusi, eta ordenantza berriaren eraginera moldatzea (EAJ)

  • Hemen ere, aurreko puntuan bezala, EAJri emendakinak zehaztasuna falta zuela adierazi genion. Hala ere, EH Bilduk gaia aztertua zuen eta gaur-gaurkoz zenbaki hauek ez ukitzearen aldekoa da; izan ere, Tasa honek erabiltzaile guztiei berdin eragiten die eta diru sarrera maila altua edo baxua izan ez du bereizten. Gaur egun, TAOko diru sarerrak udaran zehar lan egiteko kontratatzen diren langileen soldata duinak ordaintzeko erabiltzen da eta gainera, irabazi pixka bat dagoenean portuan inbertitzeko erabili behar da (Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenaren arabera).

 

4. Eskaera bezala: Polikiroldekigo kuotetan %27ko jaitsiera aplikatzea, pentsionista, gazte eta langabetuei (EAJ)

  • Polikiroldegiaren kudeaketa kontzesio eta hitzarmen bati lotuta dago, hurrengo urtean bukatzen dena. Udalak ezin du aldebakartasunez konpromisorik hartu, hitzartutakoa ez lukeelako beteko eta hartuz gero epaitegietan bukatu zezakeelako. Hala eta guztiz ere, EH Bilduk hitzarmen berrirako kontzesio mota, kuotak, etab. aztertzen hasia dela esan genuen.