Eguberri Eguna dela eta, Getariako EAJ-PNV-k, urtero egin ohi duen bezala, datorren asteazkenerako, abenduak 25, hamaiketakoa prestatu du Getariako Batzokian (Aldamar kalea, 20). 12:00etan ezarri dute hitzordua.

Herritar guztiak gonbidatu daude, gabon giroan murgildurik, bertara hurbildu eta eguberri jaiak guztien artean ospatzera.