EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Urtarrilaren 2an Txuri Urdinera egingo den irteerarako izena emateko epe-amaiera. urritza.ae@gmail.com helbidean eman behar da izena. Antolatzailea: Urritza Aisialdi Elkartea.
Txomin Artolak, 1978an, Walt Whitmanen Belar hostoak liburuko zenbait testu euskaratu, abesti itzuli eta argitaratu zituen. Disko hartako kantuak berrikusi eta beren erara moldatu dituzte [...]
Bi lasterketa egingo dituzte: lehenik, lasterketa irekia eta ondoren, helduen ohiko proba. Lotutako albisteak: Urteko azken egunarekin batera, bueltan da San Silbestre Lasterketa.
LH 2. mailatik 5. mailara arteko ikasleentzako irteera. Izen-ematea abenduaren 27a baino lehen egin behar da urritza.ae@gmail.com helbide elektronikoan. Lotutako albisteak: Txuri Urdinera irteera [...]
Izen-ematea Itsasoren bitartez egin beharko da (688 606 865) eta horretarako epea urtarrilaren 6an amaituko da. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.
San Anton Egunaren testuinguruan, eskuz binakako bi pilota partida izango dira herrian: Ezkurdia-Martija vs. P.Etxeberria-Rezusta. Egiguren V.-Erostarbe vs. Exposito-Bikuña. Lotutako albisteak: Binakako Txapelketako sarrerak [...]
Egitaraua: 09:00etan, Gazte Alaiak Txistulariekin diana. Goizean zehar, talogileak eta bertako ekoizleen azoka. 11:00etan, Meza Nagusia. 11:00etan, euskal jokoak: haurrentzako herri kirol saioa Sahatsaga kiroldegian. [...]
Ondarroa 12 milia eta Bizilur elkarteek lankidetzan egindako proiektu honek Euskal Herriko artisau arrantzaren eta elikadura burujabetzaren garrantzia azpimarratzea du helburu.
Azken asteetan herritarren artean Itsasargi sortu dute, Getariako energia komunitatea. "Zer da energia komunitate bat? Zer da Itsasargi? Nola hartu daiteke parte?". Galdera horien eta [...]
Kartelek derrigorrezko testu bat izan beharko dute; hain zuzen, Getariako inauteriak 2023 eta, horrez gain, egile bakoitzak jarritako goiburu bat. Lanak udaletxean edo liburutegian entregatu behar [...]
Baserritarrez jantzita, makilak eskuetan, koplak abesten ariko dira baserriz baserri. Askizun bazkalduko dute. Antolatzaileak: Alamedatik Habanerara bertso eskola eta SOS Herritarrak.
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.