EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Egungo eta etorkizuneko Elkanoren Lehorreratzearen inguruko iritziak jasotzeko, Getariako Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan. Getariarrek gai horren inguruan hausnartzeko eta iritzia emateko aukera [...]
Comic Sans talde donostiarrak eta Onlifly getariarrak emango dute kontzertua, hurrenez hurren. Herritarrek kaleratu berri duten Go to Hell diskoa aurkeztuko dute.
Egungo eta etorkizuneko Elkanoren Lehorreratzearen inguruko iritziak jasotzeko, Getariako Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan. Getariarrek gai horren inguruan hausnartzeko eta iritzia emateko aukera [...]
Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean, Gasteizko emakume baten erailketa salatzeko elkarretaratzea antolatu du Mariñak Getaiko Talde Feministak.
San Prudentzioko Lagunak taldeak antolatuta, Mikel Albisu Iriartek, Mikel Antzak, aurten argitaratutako Arroz urez liburua aurkeztuko du; gidari lanetan, Iñaki Uria arituko da. Aurkezpen ekitaldiaren ostean, [...]
Urritza Aisialdi Taldeak mendi irteera antolatu du. Haur Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako eta Lehen Hezkuntzako aurrenengo mailako haurrek eman dezakete izena. Izen-ematea urritza.ae@gmail.com helbide [...]
Egungo eta etorkizuneko Elkanoren Lehorreratzearen inguruko iritziak jasotzeko, Getariako Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan. Getariarrek gai horren inguruan hausnartzeko eta iritzia emateko aukera [...]
Odol Emaileen Elkarteak eta Gure Txeru Elkarteak antolatuta, odol ematea egingo da. Emaileek goizean zehar 943 007 885 telefono zenbakira deitu eta hitzordua eskatu behar [...]
Intzak Hik! talde getariarra izango da oholtzara igotzen lehena eta Esnatzeko garaia maketa aurkeztuko du. Euren atzetik, Goma-2 getariarrek eta zarauztarrek osatutako taldeak bere aurrenengo [...]
Getaria Mendi Taldeak eta Getariako Udalak antolatuta, mendi irteera egingo da. Haurrek, gazteek nahiz helduek parte hartu dezakete ekintzan. Ibilbidea Getariako plazan hasiko da. Ondoren, [...]
Getariako Udalaren babesarekin eta Zineuskadiren laguntzarekin, Mendi Film festibaleko hainbat pelikula ikusteko aukera izango da: Charge 2 (4'), El Gran Hito (13'), Shared Vision (28') [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.