EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Arratsaldean ospatuko dute Euskararen Eguna: 15:00etan, Haur Hezkuntzako ikasleak frontoira abiatuko dira. 15:15ean, Lehen Hezkuntzako ikasleak frontoira joango dira trikitilari eta pandero-joleekin. 15:30ean, ekitaldiaren hasieran. [...]
Libe Goenagak, Danel Olanok, Amets Aizpuruk eta Aitor Zubikaraik abestuko dute. Gai-jartzaile Itziar Laxalde ariko da. Lotutako albisteak: Euskararen Eguneko bertso afaria berreskuratuko dute [...]
Hainbat egoera barrergarri irudikatzen dituzte Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia aktoreek. Dantza, inprobisazioa, umorea, freskotasuna eta publikoaren parte hartze zuzena dira ikuskizun dinamiko honen osagaiak. [...]
Abenduaren 8tik, herrian ibiliko dira Jean-Christian Galtxetaburu, Mixel Etxekopar, Patxi Laskarai eta Pierre Vissler Getariaren euskararen behatzen, jendeekilan kalakan, argazki hartzen. Emanaldian, beren kantuak, musikak eskaintuko [...]
Uxue Alberdik German Rodriguez German Txiki getariarra zenaren bizipenak hartu ditu lan honetarako oinarri. Bere ibili fikzionatuak Doro Doro Txiki izeneko protagonistarengan irudikatu ditu. Rodriguezek [...]
Eguberrien aurreko Santa Luzia jostunen patroiaren egunaren testuinguruan, familientzako topaketa bat proposatzen du, joskintzaren, musikaren eta tradizioen inguruan, hainbat belaunalditako pertsonen ezagutzak eta jakintzak partekatzeko [...]
Pepita Enbil Musika Eskolako ikasleek ikasturteko lehen hiruhilekoan ikasitakoa aurkeztuko dute jendaurrean. Lotutako albisteak: Musika eskolako ikasleek entzunaldiak egiten dihardute atzotik.
Herritarrekin batera, kalez kale gabon kantak abesten arituko da Getariako abesbatza. Bertan biltzen duten dirua, urtero bezala, Caritas elkartearen bidez, gehin behar dutenei helaraziko diete.
Urtarrilaren 2an Txuri Urdinera egingo den irteerarako izena emateko epe-amaiera. urritza.ae@gmail.com helbidean eman behar da izena. Antolatzailea: Urritza Aisialdi Elkartea.
Txomin Artolak, 1978an, Walt Whitmanen Belar hostoak liburuko zenbait testu euskaratu, abesti itzuli eta argitaratu zituen. Disko hartako kantuak berrikusi eta beren erara moldatu dituzte [...]
Bi lasterketa egingo dituzte: lehenik, lasterketa irekia eta ondoren, helduen ohiko proba. Lotutako albisteak: Urteko azken egunarekin batera, bueltan da San Silbestre Lasterketa.
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.