EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Getariako Inauteriak 2022 eta goiburu bat izan beharko dute kartelek. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu; A3 formatuan. Lanak udaletxean edo liburutegian [...]
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen emanaldiak generoa eta umorea ditu ardatz. Gure gizartea zertan geratzen den luze eta zertan motz galdegingo dute; eta hilekoa, menopausia, [...]
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen emanaldiak generoa eta umorea ditu ardatz. Gure gizartea zertan geratzen den luze eta zertan motz galdegingo dute; eta hilekoa, menopausia, [...]
Plazatik abiatuko dira 08:00etan. Baserritarrez jantzita joan behar dela gogorarazi dute. Antolatzailea: Alamedatik Habanerara bertso-eskola Lotutako albisteak: Otsailaren 5ean, santa eskean irtengo dira getariarrak
Aurten futbito txapelketa asmoa du berriro Gure Txeru elkarteak. Izena emateko orriak bileran bertan banatuko dituzte; gutxienez, talde bakoitzeko ordezkari batek joan beharko du bilerara. [...]
Adin tarte guztientzako, herriko hondartzak garbitzeko eguna antolatu du Urritza Aisialdi Elkarteak. Izen-ematea otsailaren 10a baino lehen egin behar da urritza.ae@gmail.com helbide elektronikoan. Lotutako [...]
Honako gaiak jorratuko dituzte: COVID itxialdiaren balorazioa Ekonomia egoera (2020 eta 2021 urteen konparaketa) Bazkideen altak eta bajak Estatutuko 27. artikuluaren interpretazioak bozkatu Batzordea berritzea [...]
Egun guztiko egitaraua: 12:00etatik 14:00etara, Sugarri txaranga kalez kale. Ondoren, SOS Herritarrak taldeak antolatuta, bazkaria frontoian. Bazkalostean, herriko kaleetan barrena, jolasak. 17:00etan, plazan, Diskofesta DJ [...]
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen emanaldiak generoa eta umorea ditu ardatz. Gure gizartea zertan geratzen den luze eta zertan motz galdegingo dute; eta hilekoa, menopausia, [...]
Talde edo bakarlari bakoitzak, gehienez, bost abesti kantatu ahal izango ditu. Parte-hartzaile guztiek bilera egingo dute 20:00etan, gaztetxean. Lotutako albisteak: Martxoaren 5ean “Bersiyo Gaba” [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.