EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Nafarroako hegoaldeko produktuak biltegiko prezioan erosteko aukera. Horrekin, ekoizleak zein euskara bultzatuko dira. Internetez egin daitezke eskariak www.errigora.eus webgunean.
Eguneko egitaraua: 16:30etik 18:15era, jolasak Berdura plazan. 18:30ean, haurren aginte hartzea eta udalbatzarra. Ondoren, kalez kale, buruhandiak. Egunaren amaieran, afaria, Berdura plazan. Bakoitzak bere janaria [...]
Memorias de un Pescador de Cubierta izenburupean, hainbat itsas gogoeta batu ditu liburu batean Tomas Otamendi getariarrak. Lotutako albisteak: Tomas Otamendik itsas gogoetekin osatutako liburua [...]
Donostiako Kursaalen egingo den La Pasión según San Mateo emanaldia ikustera joateko, doako autobus zerbitzua jarri dute. Interesatuek turismo bulegoan eman beharko dute izena martxoaren 30a bitartean. Horretarako, [...]
Goizaldeko 03:55ean helduko da Korrika Getariara eta hura girotzeko parrillada egingo dute Berdura plazan. 03:00etan, berriz, Korrikarako beroketa egingo dute. Musikaz ere alaituko dute giroa.
Zumaiatik iritsiko da euskararen aldeko lasterketa eta Zarautz aldera jarraituko du, herriko zeinbat kaletan itzulia egin ondotik. Honako talde edo elkarteek hartuko dute lekukoa: Getariako [...]
Getariako Flash, Sevillako Tentaculo eta Almeriako Incisivas igoko dira oholtzara. Sarrerak 5 euro balioko ditu. Antolatzailea: Getaiko Gazte Asanblada.
Eguneko egitaraua: 11:00etan, Urritzarekin elkarlanean, altxor bilaketa. Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako haurrentzat eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat. Txaranga izango da giroa [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.