EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Bakoitzaren bizitza eta bizipenetatik abiatuz, hitza eta gorputza inplikatzen duten dinamikak erabiliko dituzte. Antolatzailea: Getariako Udala. Lotutako albisteak: “Norbere burua ezagutuz” emakume helduentzako ikastaroa [...]
Amets Arzallusek eta Ibrahima Balek iaz argitaratutako lana izango dute ardatz; Arzallus berak parte hartuko du solasaldian. Dinamizatzen, berriz, Uxue Alberdi ariko da. Helbide honetan [...]
Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariaren eskutik. Getariako Udal Liburutegiaren Facebook profilean emango da. Antolatzailea: Getariako Udal Liburutegia. Lotutako albisteak: Ekainaren 4ean eta 11n, Mattin ilustratzaileak komiki [...]
Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariaren eskutik. Getariako Udal Liburutegiaren Facebook profilean emango da. Antolatzailea: Getariako Udal Liburutegia. Lotutako albisteak: Ekainaren 4ean eta 11n, Mattin ilustratzaileak komiki [...]
Ekainaren 20an, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, etxeko balkoietan jartzeko deia egin dute Elan-Euskadik, Getaiko Gazte Asanbaldak eta Getariako Udalak. Lotutako albisteak: Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatuko [...]
Alta berriak eta bajak egiteko bakarrik izango da matrikulazioa. Telefonoz, posta elektronikoz edo presentzialki (Musika Eskolan bertan) egin daiteke izen-ematea. Lotutako albisteak: J.S.Elkano Musika [...]
Ekainaren 20an, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, etxeko balkoietan jartzeko deia egin dute Elan-Euskadik, Getaiko Gazte Asanbaldak eta Getariako Udalak. Lotutako albisteak: Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatuko [...]
Egitaraua: 20:30ean, txupinazoa. Ondoren, pregoia San Juan Festetako batzordearen eskutik. Jarraian, bertso sorta Amets Aizpuruaren eskutik eta balkoietatik lagunduta. Amaitzeko, danborrada bakoitzak etxean duenarekin. Balkoian [...]
Apirilean aukeratu ziren Getariako 19. Literatura Lehiaketako saridunak, baina alarma egoera tarteko, ezin izan zen sari banaketarik egin. Antolatzailea: Getariako Udala. Lotutako albisteak: Aukeratu [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.