ZULOA

Xabier Gantzarainek Zuloa liburua argitaratu zuen 2012. urtean, Tene Mujika Beka irabazi ondoren. Elkarrek argitaratutako liburu horretan Gantzarainek Euskal Herriko historia hurbila aztertzen du, 23 artelan kontuan hartuta.  “Zuloa izena joku bat da, oroimen joku bat, artelanetan geratzen denaren analisi bat egiteko joku bat”, dio egileak.

23 artelan horiek sakonki aztertzen ditu nola testuinguru historikoan, hala soziopotikoan eta beste hainbat ikuspegitatik. Nolabait, gaur egungo Euskal Herriaz irakurketa bat da; gure historia hurbileko gertakizunak edo aldaketak ageri dira artelan horietan. Horretarako, gaur egungo eta lehenagoko artistak aukeratu ditu inongo mugarik gabe, bai haien margolanak, bai eskulturak.

Aldi berean, liburu honenin artea eta gizartea aldenduta leudekeen iritziarekin amaitu nahi du. Gantzarainek ikusten duen artea eta horretan lan egiten duten artistek gauza asko esaten diote munduaz eta bizi garen Euskal Herriaz.