Inork espero ez zuena gertatu da Egunean Behin jokoko getariarren taldean. Errekor berria ezarriz, eta beraz, taldeko lehen postua eskuratuz, Iruene erabiltzailea izan da garaile.

Itxura guztien arabera, irabazlea Txantxi Dotore izango zela aurreikusten genuen. Hainbat astetan zehar, hark ezarritako errekorra ezin izan du inork gainditu. Lehiaren azken astera iritsita, ordea, sailkapenari buelta eman dio Iruenek.

562.12 puntu eskuratu ditu, orain arteko puntuaziorik altuena, eta beraz, berarentzat izango da Artzape Euskara Elkartearen saria; hau da, Salanorteko produktuez osaturiko otarra. Getaiarrak taldean partehartzaile berria da Iruene, izan ere, azken asteetan gehitu da taldera. Pasa den astea ere lehenengo postuetan amaitu zuen, zehazki, hirugarrenean. Aste honetakoa, ordea, izugarria izan da: bataz beste asmatutakoak 9.14 izan dira, eta bataz besteko denbora 46.29 segundo.

ARTZAPEtik nor den ez dakigunez, Iruene erabiltzaileari gurekin kontaktuan jartzeko eskatzen diogu. Horretarako, deitu 688 71 66 09 telefora edota idatzi info@artzape.eus posta elektronikora.

Datorren denboraldia

Urtarrilean zehar, Egunean Behin aplikazioak atseden hartuko du. Otsailaren 3an helduko dio hirugarren denboraldiari, eta apirilaren 5a arte luzatuko da. Hilabeteko atseden hau, ziur, bat baino gehiagorentzat, gai berrietan eta desberdinetan janzteko aukera paregabea izango dela.

 

Lotutako albisteak: