Gaur arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara, enbatagatik dago ezarrita abisu horia. Haize-boladak 80-90 km/h-ra hel daitezke eta baliteke, ordubetean, tenperatura 5-7º jaistea. 21:00etatik 24:00ak bitartean, nabigazioko lehenengo bi miliatan, olatu handiengatik izango da arriskua. 3,5 eta 4 metro arteko olatuak espero dira.

Bihar, berriz, olatuen altuera dela eta, nabigazioko lehenengo bi miliatan, ia egun osoan zehar, 00:00etatik 18:00etara, dago ezarrita abisu horia. Egunaren lehenengo zatian 4-4,5 metroko olatuak izango dira. Egunak aurrera egin ahala, ordea, olatuak txikitzen joango dira, eta 3,5 metro ingurura jatsiko dira. Goizaldeko 03:00etatik 05:00ak bitartean, kostaldean dago ezarrita abisua. Izan ere, itsasgorarekin batera, 04:03an, 4-4,5 metrotaraino irits daitezke olatuak.