Gaur zortzi, urtarrilaren 17an, San Anton eguna ospatuko da Getarian. Horren harira, gaurtik hasita, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Eskaintza zabala da, adin eta gustu desberdinak dituztenen interesak asetzeko modukoa. Gaur gaueko pilota jaialdiak emango dio hasiera festari, eta hurrengo asteko igandean, urtarrilaren 19an, Balenciaga Museoan egingo den bertso-saioarekin amaituko dira San Antonak.

Urtarrilak 10, ostirala

  • 22:00etan: Sahatsaga kiroldegian Eskuz Binakako Txapelketa
    Bi pilota partidu izango dira: Peña II-Aranguren / Alberdi-Salaberri (Binakako Promozio Txapelketa) eta Artola-Imaz / Laso-Albisu (Binakako Txapelketa)

Urtarrilak 16, osteguna

  • 17:00etan: plazan txokolate beroa bizkotxoekin
  • 18:00etan: frontoiko karpan, Didau Antzerki Faktoriaren eskutik “Peru eta otsoa” familiarteko ikuskizuna
  • Ondoren: kalez kale eta Gazte Alaiak Txistulari Taldeak lagunduta, buruhandiak

Urtarrilak 17, ostirala

  • 09:00etan: Gazte Alaiak Txistulari Taldearekin diana
  • 10:30etik aurrera: Harritarten, plazan eta Berdura Plazan, azoka
  • 11:00etan: meza nagusia
  • 12:15ean: frontoiko karpan, 3 Taula txalaparta taldeak girotuta, txakolin uzta berriaren aurkezpena
  • Ondoren: frontoiko karpan eta Harritarten, txakolin dastaketa
  • 13:30ean: udaletxeko balkoitik Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak eta 3 Taula txalapartariak
  • 18:00etan: frontoiko karpan herri-kirolak
    Ikuskizuna eskaintzen, ondorengo kirolariak arituko dira: aizkolariak (Mikel Larrañaga, Joxean Olaskoaga Aizperro, Julen Alberdi Txikia IV eta Ernesto Ezpeleta Bihurri) eta harri-jasotzaileak (Mikel Lopetegi Urra eta Josetxo Urrutia)
  • 19:00etan: udaletxeko balkoitik bertsotan Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña
  • Jarraian: kaleak girotzen Sugarri Fanfarrea
  • 22:30ean: plazan Ezten Giro erromeri taldea

Urtarrilak 19, igandea

  • 09:30ean: Getariako Musika Bandarekin diana
  • 12:30ean: Salbatore Deunaren elizan, Getariako Musika Bandak eskainita, San Antonetako kontzertua
  • 18:00etan: Cristobal Balenciaga Museoan bertso-saioa
    Saioan arituko diren bertsolariak Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Libe Goenaga, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin izango dira. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Uxune Areizaga arituko da.