Datorren asteartean, urtarrilaren 14an, antxoaren eta sardinaren arrantza kuotaren inguruan hitz egiteko, Kantauri itsasoko arrantzaleak Frantziako ordezkariekin bilduko dira.

Emeterio Urrestik ARTZAPEri adierazi dionez, “ohiko bilera bat da, urtean bizpahiru bilera egiten ditugu eta hau horietako bat da. Oraingo hau, ordea, besteak ez bezala, Getarian egingo da”. Leku eta herrialde desberdinetan egiten dituzte bilerak eta datorren astekoa Getarian egitea tokatu da. “Aurten ere lehengo urteko kouota bera izango dute arrantzaleek” adierazi du Urrestik.