Gaur asetuta geratuko da herritar ugariren jakin-mina. Pertsona asko gerturatu zaizkigu Iruene zein den galdezka, eta azkenean ezagutu dugu irabazlearen benetako identitatea. Egunean Behineko Getaiarrak taldeko irabazleari, jada, jarri diogu aurpegia. Irune Zulaika da Iruene erabiltzailea. Irribarretsu eta pozik hartu gaitu, eta aitortu digu “ez nuen irabazterik espero”.

Azken astean gertatutakoa, guztiontzat, ezusteko ikaragarria izan zen. Aurreikuspen guztien arabera, 549.01 punturekin, garaile Txantxi Dotore izatea espero zen. Lehia amaitzeko bi aste falta zirela, ordea, lruene, lehiakide berria, batu zen taldera eta azkenean, berak eraman du garaipena.

Bere lehenengo astean emaitza oso ona eskuratu zuen, baina erabakigarria bigarrengoan lortutako puntuazioa izan zen. Azken horretan, aurretik ezarrita zegoen errekorra gainditzea lortu zuen. Horrela, 562.12 punturekin, berak eskuratu du ARTZAPEk ezarritako saria: Salanorteko produktuez osatutako saskia. Gaur eguardian jaso du saria. Orain, irabazitakoaz gozatzea besterik ez zaio geratzen; Zorionak Irune!

Bestalde, eskerrik beroenak Getaiarrak taldean parte hartu duzuen guztioi. Azkenean, 168 partaide izatera iritsi gara eta getariarren artean lehia polita sortu dugu. Zenbait astez euskaraz eta euskararekin jolasten aritu gara, ez da gauza gutxi.

 

Lotutako albisteak: