Urtero legez, San Anton jaietan, bertso saioa izango da Getarian. Hilaren 19an, igandean, 18:00etan hasita sei bertsolari arituko dira buruz buru Cristobal Balenciaga Museoan. Bertsolarien artean getariar bat ere izango da; Libe Goenaga. Gainerakoak, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin dira. Gai-jartzailea Uxune Areizaga izango da, hau ere getariarra.

Ekitaldira joateko sarrera erostea beharrezkoa da. Dagoeneko salgai daude 10 euroren truke Getariako Turismo bulegoan. Horrez gain, egunean bertan, leihatilan ere eskuragarri izango dira.

 

Bertso saioko kartela