Hilaren 21ean kenduko dute Cristobal Balenciaga Museotik Moda eta Ondarea. Testuinguruak erakusketa. Ondorioz, erakusketa aldaketa egin bitartean, urtarrilaren 22tik otsailaren 28ra, museoa itxita egongo da. Balenciagatik, oraindik, ez dute esposizio berriaren argibiderik eman.

Moda eta Ondarea. Testuinguruak pasa den urteko martxoaren 1etik dago ikusgai: “sei areto betetzen ditu, Museoaren 1.000 metro karratu inguru, eta 80 jantzi-pieza ditu ikusgai, gehienak lehenago erakutsi gabeak”. Bertan, “Getariako jostunaren lanaren diskurtso kronologiko eta ebolutiboaren bidez, garai batean jantzi soil bat izandakoak gaur egun Museoaren bilduma bihurtzeko izan duen prozesua aztertzen” da.