Keta futbol taldeak denboraldia ez zuen batere txukun hasi, azken partiduetan, ordea, puntuak berreskuratzen ari da. Atzo ligako 15. jardunaldia jokatu zuen etxean, Orioko Mendibeltz futbol zelaian, Tolosaren aurka. Bat eta hutsekoarekin getariarrak nagusitu ziren.

Tentsio handiko partidua izan zen, etxeko taldeak gol aukera ugari izan baitzituen. Hala ere, asko kostatu zitzaien baloia ate barrura sartzea. Partidu osoan zehar, Oier Idiakez izan zen goleatzaile bakarra. Gol horri esker eskuratu zuen Ketak garaipena.

20 punturekin, sailkapenaren erdi aldean dago. Puntu bateko tartearekin, aurretik ditu, berdinduta, Danena, Ikasberri eta Ilintxa taldeak. Atzoko partiduarekin denboraldiaren erdira iritsi dira, beraz, oraindik asko dago ikusteko.