Getariako musika eskolaren eskutik, otsailaren 6tik maiatzaren 28ra, panderoa ikasteko aukera izango da. Saioak ostegun arratsaldetan izango dira, izen-ematea, berriz, datorren asteartean, urtarrilaren 21ean, hasi eta astebetez, urtarrilaren 28a arte, egin ahal izango da. Musika Eskolan bertan apuntatu behar da ondorengo ordutegian: 15:30etik 18:30 bitartean.

Bestalde, informazio gehiagorako bilera irekia egingo da datorren asteartean, urtarrilaren 21ean,19:00etan, Alondegian. Musika eskolatik adierazi dutenez, gazte zein helduentzat da ikastaroa eta “lagunartean panderoa ikasteko aukera paregabea” izango da.