San Anton bezperaz, kontzertuak antolatu ditu Getariako Gaztetxeak. Reggae musika izango da bihar gaueko protagonista. Guztira bost gonbidatu igoko dira oholtza gainera: Ad Harris UK, Ghetto Fyah, Grompy Style, Bojaman Style eta Iker Selektah En Dub.

Musika estilo hau gustuko duenarentzat aukera paragabea izango da, beraz, biharkoa. Kontzertuak gaueko 22:30ean hasiko dira.