Atzoko egunez, urtarrilaren 15, argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak lanpostuaren iragarkia. Bertan, “«idazkaritza-kontuhartzailetza» lanpostua behin behineko izaeraz hornitzeko prozedurari hasiera” emango zaiola adierazten da.

Interesdunek, Getariako Udalaren bulego ordutegian (astelehena eta osteguna, 09:00-14:00; asteartea, asteazkena eta ostirala, 09:00-13:00), idazkaritzan kontsultatu ahal izango dituzte lanpostuaren oinarriak. Bestalde, hautaketa prozesu horretan izena emateko epea, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 15 lanegunetakoa izango da; hau da, urtarrilaren 31 arte. Tarte horretan, Getariako Udalaren erregistro orokorrean, oinarrietan onartutako eskaera inprimakia beteta aurkeztu behar da.

Joan den azaroan utzi zuen lanpostua udaleko idazkariak. Ondorioz, udala ezohiko egoeran dago, eta hark utzitako lekua betetzen ordezko bat ari da.