Ekimen berri honen helburua epe motz edo ertainean ondorengotza egoeran aurkitu daitezkeen negozio jabeei prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea da. Bertan, eskualdeko enpresa txikien (0-10 langile) jabeek, edota eskualdatze prozesuren batean murgilduta dauden eskualdeko ekintzaileek parte hartu ahal izango dute. Horren bitartez, enpresa eta negozio bideragarrietako titularren erretiroak direla eta, negozio horiek ixtea ekidin nahi da, horrek eragingo lituzkeen aberastasun eta enplegu galerak saihesteko.

Proiektua datozen hilabeteetan zehar garatuko da, eta hasteko, bi talde-prestakuntza saio egingo dira; goizez, 09:30etik aurrera, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Lehenengoa hiru ordukoa izango da, urtarrilaren 29an; bigarrena, lau ordukoa, otsailaren 5ean egingo da.

Prestakuntza saioen ondoren, bi fasetan, banakako tutoretza saioak egingo dira. Lehendabizi, enpresa bakoitzaren ondorengotza-aukerak aztertzeko diagnostiko laburra landuko da. Azkenik, lanketa horietatik abiatuta eta banakako aholkularitza bidez, ondorengo alderdiak jorratzeko aukera izango da: enpresaren balorazio ekonomikoa, enpresaren azterketa juridikoa eta ondorengotzari buruzko gomendioa.

Informazio gehiago jasotzeko zein ekimenean izena emateko, idatzi enpresa@urolakosta.eus (Eli Uzkudun, Aintzane Ruesgas) posta elektronikora edota deitu 943 890 808 telefonora.

Argazkia: UKUE