Datozen egunetan jarriko du martxan Getariako Iturzaeta Herri Eskolak 2020-2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Hasteko, larunbat honetan, urtarrilaren 25ean, ate irekiak antolatu dituzte. Interesdunek, 10:00etatik 12:00etara, eskola bisitatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute.

Matrikulazio epea, berriz, datorren astelehenean zabaldu eta otsailaren 7a bitartean izango da. Izen ematea eskolako idazkaritzan egin beharko da ondorengo ordutegian: 09:00etatik 17:00etara. Bertan aurkeztu beharreko dokumentuak dira: familia liburuaren fotokopia, gurasoen edo tutorearen NANaren fotokopia, familia helbidearen errolda-agiria, eta familia banandua edo dibortziatua izanez gero, berezko protokoloa bete izanaren agiria.