Gaurtik aurrera eta otsailaren 10a bitartean, aurkeztu daitezke lanak inauterietako kartel lehiaketara. Getariako Udalak parte hartzeko bete behar diren oinarriak kaleratu ditu. Ondorengo dokumentuan daude oinarri horiek ikusgai:

Kartel lehiaketaren oinarriak

 

Adin guztietako getariarrek hartu dezakete parte txapelketan, eta otsailaren 10eko astean jakingo da zein izan diren lan sarituak. Kartel irabazleek Getariako Inauteriak 2020ko jai egitaraua iragarriko dute. Bestalde, aurkeztutako lan guztiak, otsailaren 17tik 25era, udaletxeko sarreran izango dira ikusgai.