Artzapeko langileok Eskubide Sozialen Kartak hainbat sindikaturekin batera deitutako grebarekin bat egingo dugu bihar, lan, pentsio eta bizitza duinak defendatzeko bidean. Hortaz, ez ditugu webgunea zein sare sozialak eguneratuko, eta ez dugu bestelako bulego lanik ere egingo.

Jakitun gara, hala nekez egin genezakeela grebak herrian izango duen eraginaren jarraipen zehatzik, ez ohiko bat-batekotasunez behintzat.

Hargatik, herritarroi luzatzen dizuegu deia eta eskakizuna: hurrengo egunean argitaratzeko informazio edo irudirik bazenute, helarazi, mesedez. Hurbiltasunetik adina du-eta elkartasunetik herri prentsak.