Amaitu da itxaronaldia! Hilabete zain egon ondoren, bueltan da guztiok itxaroten ari ginen momentua. Otsaileko lehen astelehenarekin batera hasiko da Egunean Behin lehiaketaren denboraldi berria.

Batzuek etxekolanak ongi egingo zenituzten eta hilabeteko tarte hau euskal kulturaren inguruan sakontzeko aprobetxatuko zenuten. Beste askori, ziur, konturatzerako gainera etorri zaizuela lehiaketa asteko eguna. Zein edo zein izan zure egoera, astelehenean hamar galderak ongi erantzun ahal izateko denok jarri beharko ditugu martxan zentzumen guztiak.

Getaiarrak taldea

Pasa den denboraldian bezala, Artzape Euskara Elkarteak Getaiarrak taldean sariak banatzen jarraituko du. Orain arte erabilitako prozedura berdina jarraituz, denboraldi osoan zehar, asteko puntuazio altuena eskuratzen duenak lortuko du saria.

Oraindik ez bazaude Getaiarrak taldean, segi ondorengo jarraibideak eta sartu taldera:

  1. Egunean Behin aplikazioa deskargatu.
  2. Zuen profila sortu.
  3. “Taldeak” atalera joan.
  4. “+” ikurra sakatu.
  5. “Talde batean sartu (giltza erabiliz)” sakatu.
  6. Taldearen gakoa idatzi: E9529F