Urtero bezala, Alamedatik Habanerara Bertso Eskolak antolatuta, Santa Ageda egunaren hurrengo larunbatean Santa eskea egingo da Getarian. Tradizioak dioen bezala, neguko solstizioaren ondoren, naturaren esnatzea ospatuko dute. Deialdia irekia da, eta bertso eskolak herritar oro gonbidatu ditu bertan parte hartzera.

Goizeko 08:00etan plazan elkartu eta kopla zaharrak kantatuz, auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira. Ibilaldia girotzeko trikitilariak izango dituzte lagun, eta bertsotan, Libe Goenaga, Danel Olano eta Amets Aizpurua arituko dira.

Urteroko ibilbidea egingo dute. Plazan lehenengo koplak abestu eta Gaintzara joango dira. Ondoren, Usotegira, eta San Prudentziotik barrena Askizura. Bertan hamaiketakoa egin eta Asutik Meagara joango dira, eta han bazkaldu egingo dute. Bazkalostean, 20:00ak inguru, herrira itzuliko dira.