Herritar talde batek emakumezkoen futbol taldea sortzeko asmoarekin dihardu. 2020-2021 denboraldiari begira, Getariako nesken taldea sortzea dute helburu. Hori dela eta, gaur arratsalderako, bilera irekia baterako deialdia egin dute. Bilkura, 18:30ean, Ulpiano eraikinean izango da. Interesatu guztientzat ateak zabalik izango direla adierazi dute.

Argazkia: Nerea Lertxundi